Eguraldia Iruñean
Museoa
airetik

Dibulgaziokoak Prestakuntzakoak Izen-ematea Aztarna ekologikoa Nola murriztu CO2?

      JARDUERAK 

Ingurumen Heziketarako Museoak ikasi nahi duten eta garapen iraunkorrean parte hartu nahi duten pertsona guztientzako aukera desberdinak proposatzen ditu.

Museoan, bertako erakusketa iraunkorrera bisita gidatuak eta eskola-kanpaina antolatzeaz gain, dibulgaziorako jarduerak (helduentzako tailerrak, hitzaldi sailak, zinema sailak,…) eta prestakuntza-jarduerak antolatzen dira (adituei nahiz ikasleei zuzenduak).

Museoak eskaintzen duen jarduera sorta handitzeko, web orritik on-line jarduerak egiteko aukera eman nahi da, garapen iraunkorrari buruz gehiago jakiteko. Zure aztarna ekologikoa kalkulatzeko proposamena egiten dizugu, eta klima aldaketarako zuk egiten duzun ekarpena txikitzeko hainbat aholku ematen dizkizugu. Haurrek, bestalde, ingurumena hobe ezagutzeko balio duten hainbat jokorekin ongi pasatuko dute.


Aurkezpen liburuxka.

Ingurumen Heziketarako Museoa. Errotazar kalea, z/g. 31014 Iruña Español | Euskara 
Lege-oharra | Pribatutasun politika