Eguraldia Iruñean
Museoa
airetik

Dibulgaziokoak Prestakuntzakoak Izen-ematea Aztarna ekologikoa Nola murriztu CO2?
Zer da aztarna ekologikoa? |Zure aztarna ekologikoa kalkula ezazu orain

      ZER DA AZTARNA EKOLOGIKOA? 

Aztarna ekologikoa ingurumen-adierazle bat da, neurtzen duena giza komunitate jakin batek –herrialde, eskualde edo hiri bat– bere ingurunean duen inpaktua. Zehazki, aztarna ekologikoak kontuan hartzen ditu, alde batetik, kontsumitzen diren baliabideez (energia, elikagaiak, lurraldea...) hornitzeko behar den azalera; eta bestetik, sortzen diren hondakinak asimilatzekoa. Guztizko azalera hori urteko eta pertsonako hektarea kopuruan adierazi ohi da, baldin eta kalkulua biztanleko egiten bada.

2000. urtean, Nafarroan, aztarna ekologikoa 3,47 hektareakoa zen, pertsona eta urteko. Baina datu isolatu horrek ez digu argibide gehiegirik ematen; interesgarriagoa da Nafarroako lurraldeak zenbateko ahalmena duen jakitea eta hori aztarna ekologikoarekin alderatzea. Nafarroako lurraldeak duen jasate-ahalmena jakiteko, gainazal-mota bakoitzaren balioak kalkulatu dira, eta balio horien baturari biodibertsitatea zaintzera bideratutako lurralde-erreserba kendu zaio –%12 jotzen da (aztarna ekologikoaren egileek balio estandar hori egokitu diote)–. Horrela, Nafarroako lurraldearen jasate-ahalmena 2,15 hektareakoa da, pertsona eta urteko. Horrek esan nahi du defizit
ekologikoa 1,32 hektareakoa dela, pertsona eta urteko; hau da, defizit hori Nafarroako lurraldearen % 67 da. Hortaz, jabetutako gainazala erabilgarri dagoena halako 1,62 da.

Defizit ekologikoak agerian uzten du Nafarroak ez duela baliabide nahikorik ez eta hondakinak xurgatzeko adinako ahalmenik ere lurraldearen ekoizpen-ereduari eutsi eta kontsumo-maila asetzeko, hau da, ez dela jasangarria. Horrek mahaigaineratzen du aurrerapausoak emateko premia bizia, garapen jasangarriko ereduetara gerturatzeko eta gure aztarna murrizteko (energia eta ura aurreztuz, hondakinak eta ibilgailu pribatuaren erabilera gutxituz, eta abar).

2000. urtean, Iruñeko aztarna ekologikoa 4,47 hektareakoa zen, pertsona eta urteko. Beraz, kontuan hartuta Nafarroako lurraldearen jasate-ahalmena, iruindarren defizit ekologikoa 2,32 hektareakoa da, pertsona eta urteko. Horrek esan nahi du Iruñeko hiritarren kontsumo-mailari eusteko, Nafarroako azaleraren % 78 behar dela.




KALKULATU ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA

Aztarna ekologikoa bakarka ere kalkulatu daiteke, eta horretarako zenbait modu proposatzen dizkizugu:

- Bete ezazu Nafarroako herritarrei zuzendutako honako test hau eta jakin ezazu zenbatekoa den zure aztarna: Nafarroako aztarna ekologikoa.
"Nafarroako aztarna ekologikoa".

Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua, 2001
Egilea: Minuartia, Estudis Ambientals, sl

- Erabili itzazu Nafarroako Gobernuak argitaratutako CDak aztarna ekologikoa kalkulatzeko, etxean
edo ikastetxean.

- Bete itzazu honako webgune hauek proposatzen dizkizuten testak eta jakin ezazu zenbatekoa den zure aztarna.


http://www.ecofoot.org


http://www.bestfootforward.com/footprintlife.htm (en inglés)



Ingurumen Heziketarako Museoa. Errotazar kalea, z/g. 31014 Iruña Español | Euskara 
Lege-oharra | Pribatutasun politika