Eguraldia Iruñean
Museoa
airetik



   LEGE-OHARRA 

INFORMAZIO OROKORRA

Hona web-orri honen (aurrerantzean "Webgunea") jabea:
• Sozietate-izena: Iruñeko Udala
• IFK: P3120100G
• Helbidea: Udaletxe plaza, zk.g. – 31001 IRUÑA (Nafarroa)
• Telefonoa: + 34 948 420 100 (edo 010, Iruñeko telefono finkoetatik deituz gero)
• Helbide elektronikoa: pamplona@pamplona.es
• Webgunea: http://www.museoambientalpamplona.com

EDUKIA

Webgune honen bidez (http://www.museoambientalpamplona.com), Iruñeko Udalak datu interesgarriak eskaintzen ditu Udalari eta Iruñeari buruz, bai eta hainbat argibide, albiste eta web-zerbitzu ere, udal jardunei lotuak. Informazio hori argitaratzen den unean (2003-04-30) indarra duena da.
Iruñeko Udalak arreta berezia jartzen dio webguneko informazioa zehatza eta doia izateari, eta horretarako aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Iruñeko Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea, ezta okerrik inoiz ez izatea ere.

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.
Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sor badaiteke, webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan, halakoak benetakoak joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetara eta bertako edozein orritara sartzeak berekin dakar honako lege-ohartarazpen, baldintza eta erabilera-zehaztapen hauek ezagutu eta onartzea:

• Web-atari honetara sartzea eta bertako informazioa erabiltzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eta ez beste inorena. Iruñeko Udala ez da halakoak egiteak ekar ditzakeen kalteetako bakar baten erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.

• Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea behar diren aldaketak egiteko aurrez abisatu gabe, informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatze aldera, bai eta egoki jotako aldaketa oro egitekoa ere, Webgunearen gainean.

• Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du Webgune honetako baldintzak eta zehaztapenak aldatzeko ahalmena. Halako aldaketarik eginez gero, behar bezala iragarriko da orri honetan, eta aldaketak argitaratzen denean hartuko du indarra.

Bidezko erabilera

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute orri hau erabiltzen dutenean ez aritzeko ez bidegabe edo legez kontrakotzat jo daitezkeen jardueretan ez Iruñeko Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenetan, ezta Webgunea gainkargatu, hondatu edota haren erabilpen normala galarazi dezakeenetan ere. Adibidez, eta den-dena zehaztu gabe, debeku dira honako hauek:

• Hirugarrenen eskubideen urraketak oro (intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearena, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideenak, eta abar).

• Edozein publizitate mota egitea Webgune honetako edukiak erabilita, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak bidaltzea (Spam) edo antzeko komunikazioak egitea.

• Birus informatikoak edo fitxategi akastunak sartzea, edo beste edozein software edo programa informatiko, baldin eta kalterik edo baimendu gabeko aldaketarik eragiten badute Webgune honetan eskuragarri diren edukietan edo sistemetan.

Edukiak eskuratzeko, erabiltzaileek horretarako haien eskura ezarritako bitarte eta prozedurak, Webgune honetan adierazitakoak edo Interneten erabili ohi direnak besterik ez dute erabiliko, eta azken kasu horretan, Webguneari eta bertako edukiei kalterik egiteko edo haiek erabilezin uzteko arriskurik ez dagoenean baino ez.

ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak, eta beste inor ez, izanen dira erantzule haiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan Webgune hau bidegabe eta legez kontra erabilita.
Iruñeko Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu eragilean izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Iruñeko Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Iruñeko Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta Webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

Orobat, Iruñeko Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, Webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Iruñeko Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Iruñeko Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere Webgunean agertzen diren estekak.

Iruñeko Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere Webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

Iruñeko Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada –eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak...–. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Iruñeko Udalak, Webgunearen euskarri diren segurtasun-sistemak eta emandako informazioaren osotasuna bermatze aldera, abian jarri ditu aplikagarri diren legeek eskatutako antolamendu-neurriak, neurri teknikoak eta legezkoak, eta bereziki, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoak.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Iruñeko Udalarenak dira –salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Iruñeko Udalak berariaz baimentzen badu.

Baimena ematen da berrerabiltzeko Iruñeko Udalak Webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Iruñeko Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta Webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.
Edonola ere, edukiak berrerabiltzeko erregimenak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak, abenduren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera.

COOKIEEI BURUZKO INFORMAZIOA

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpeko Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatuko Idazkaritzak ezarritakoarekin bat, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea (LSSI) ez da aplikatzen administrazio publikoetan, horiek ez baitute legearen eranskinean xedatutako informazioaren gizartearen zerbitzu-emaileen izaera. Bakarrik aplikatuko zaizkio LSSI legea, Administrazioaren jarduna ekonomikoa bada.

Aurrekoa gorabehera, argibideak ematen dira erabiltzaileen ordenagailuan cookieak instalatzeari buruz:

Zer da cookie bat eta zertarako erabiltzen da?
Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, webguneek gailuetan (PC, Smartphone, Tablet, Smart TV, eta abar) jar ditzaketenak, zeinak erabiltzen baitira webguneetan sartzeko, edo erabiltzaileek baliatutako nabigatzaileetan. Fitxategi horiek webguneetan bisitatutako orriei buruzko informazioa dute, eta, horri esker, posiblea da nabigatze-hobespenak gogoratzea, fitxategi horietan bildutako informazioa baliatuta azkarrago nabigatze aldera hurrengo aldietan webgune horiek bisitatzean. Halaber, cookieen bitartez estatistika-informazio anonimoa bil daiteke, edo ziurtatu web-orriak zuzen dabiltzala.

Cookie motak

Cookieak, zenbat irauten duten, saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saiokoen iraunaldia erabiltzaileek nabigatzailea ixtean galtzen da, eta iraunkorren iraunaldia, berriz, aldakorra da: haiek instalatzeko arrazoitzat jotako helburua betetakoan iraungi daitezke, edo erabiltzaileek eskuz ezabatzen dituztenean.

Kudeatzailea nor den, cookieak webguneen jabeenak izan daitezke –kasu honetan, Iruñeko Udalarenak–, edo hirugarrenenak –oro har, cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituzten entitateenak–.
Helburuen arabera, honela sailka daitezke cookieak:

• Cookie teknikoak: erabiltzaileei nabigatzea ahalbidetzen diete web-orri edo aplikazio jakin batean barna, eta bertako aukera edo zerbitzuak erabiltzea ere. Halakoak dira, adibidez, saio-hasierako identifikazioa edota edukiak sare sozialetan partekatzeko aukera ematen dutenak.

• Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileei aukera ematen diete zerbitzura sartzeko irizpide jakin batzuen arabera zeinek bere ordenagailuan aurredefinitutako ezaugarri orokor jakin batzuekin. Halakoak dira, esate baterako, hizkuntza eta kokapen geografikoa.

• Analisi-cookieak: halakoen bidez, haien arduradunek erabiltzaileen portaera jarraitu eta aztertu dezakete, cookieak zer webgunetakoak izan eta horiei dagokienez, hobekuntzak egite aldera zerbitzua erabiltzen dutenen erabilerari buruzko datuen analisiaren arabera.

• Cookie publizitarioak: orri eta aplikazioetako tarte publizitarioen kudeaketa ahalbidetzen diete haien jabeei, haietan iragarkiak erakuste aldera.

• Jokaera-publizitateko cookieak: tarte publizitarioak kudeatzeko, erabiltzaileen jokaerari buruzko informazioa biltzen dute, informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez lortuta.

Iruñeko Udalaren Webgune honek Google Analytics (analisi-cookieak) zerbitzua erabiltzen du.

Google Analytics webguneak analizatzeko zerbitzu bat da Delaware-ko Google Inc konpainiak (“Google”) emana, zeinak bulego nagusia Kalifornian (AEB) baitu, helbide honetan: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, CA 94043.

Cookieak erabiltzen ditu, sortzen dituzten domeinuei lotuak, soil-soilik erabiltzaileen nabigatzeari buruz estatistika-informazioa era anonimoan biltzeko. Adibidez, erabiltzaileek zer ordutan bisitatzen dituzten webguneak, aurretik ere haietara jo duten edo webguneei nondik lotu zaizkien. Google Analytics-ek ez dio ematen Iruñeko Udalari informaziorik erabiltzaileen IP-ei buruz. Udalak jakin ahal du bakarrik nondik, munduko zein partetatik, jotzen duten bere webgunera.

Google Analytics zerbitzuaren baldintzek, zeinak bezero guztiek bete behar baitituzte, debekatu egiten dute tresna hori erabiltzea hainbat daturen jarraipena egiteko, hala nola erabiltzaileen izen edo helbide elektronikoena. Halaber debekatzen dute informazio pertsonala web-analisietako datuekin lotzea. Argibide gehiago eskuratzeko, hona jo dezakezu: http://www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html.

• Cookieek webguneaz egiten duzun erabileraz sortzen duen informazioa bidalia izango da, eta AEBtako zerbitzarietan artxibatua. Googlek Udalaren kontura erabiliko du informazio hori webgunearen erabilerari arrastoa jarraitzeko, guneari buruzko txostenak eginez eta beste zenbait zerbitzu emanez guneko jardunari eta Interneten erabilerari dagokienez. Googlek hirugarrenei transmititu ahalko die informazio hori, baldin eta legeek hala eskatzen badute, edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen badute. Googlek ez du lotuko bere IP helbidea Googlek bere esku izan dezakeen beste ezein daturekin.

• Google Analyticsen cookieak
COOKIEA IRAUPENA HELBURUA
_utma Bi urte Erabiltzaile-ID bakarra sortzen du, eta erregistratzen du noiz bisitatu duen erabiltzaile batek webgunea lehen aldiz eta azken aldiz.

_utmb 30 min Erregistratzen du orrira norbait zer ordutan iristen den, eta automatikoki ezabatzen da webgunez aldatu edo nabigatzailea ixtean.

_utmc Saiokoa Erabakitzen du egokia den erabiltzaile batentzat saio berria abiatzea, erabiltzaile horrek orri berean 30 minututik gora egin duenean.
_utmv Saiokoa Datu demografikoak segmentatzeko aukera ematen du, erregistroko datuak abiapuntu hartuta.

_utmz 6 hilabete Bisitarien jatorriak gordetzen ditu, eta webgunera iristeko egindako bideak. Webgunera egindako bisita bakoitzean eguneratzen da.

• Webguneko cookieak

COOKIEA IRAUPENA

HELBURUA
ASPSESSIONIDAABADDSD Saiokoa Zerbitzariak erabiltzaileen saio anonimoei iraunaraztea
ASPSESSIONIDSCABCBQB Saiokoa
_atuvc Bi urte Edukiak partekatzea webgunearen eta posta elektronikoaren bitartez
style urte bat
style_number urte bat

Nola desgaitu daiteke cookieen erabilera?
Cookieen erabilera nabigatzailearen ezarpenak aldatuta desgaitu daiteke. Normalean, hori egiteko "Tresnak" edo "Hobespenak" menuetara jo behar da.

Horrela utz diezaiokegu nabigatzailearen cookieak edo zerbitzu jakin batzuenak onartzeari.

Nabigatzaileko Laguntza baliatuta, erabiltzaileek ezagutu dezakete zer-nolako aukerak dituzten cookieak kudeatzeko:

• Google Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

• Internet Explorer: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-managecookies-in-internet-explorer-9

• Mozilla Firefox: http://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-lossitios-we

• Apple Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042

(Google Analyticsen analisi-cookieen erabilera ere baztertzen ahal dute, Googlek https://tools.google.com/dlpage/gaoptout estekan eskaintzen dituen esklusio-sistemak baliatuta.
Sare sozialetako cookieen erabileraz bezainbatean, erabilera hori desgaitzeko, kasuan kasuko sare sozialean saioa itxi behar da Iruñeko Udalaren Webgunea bisitatu aurretik.

Nolanahi ere, erabiltzaileek jakin behar dute cookieak desgaitzeak zaildu edo eragotzi dezakeela Iruñeko Udalaren Webguneko zenbait ataletara jotzea, eta haren nabigazioa ere makurtu dezakeela.

NOLA ESKATU WEBGUNEAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK

Kontaktu-formularioak, iradokizunak eta abar bidaltzeko, formulario bat bete behar da non bilduko baitira, besteak beste, eskatutako zerbitzuak eskuratzeko behar diren datu pertsonalak. Datu pertsonal horiek Iruñeko Udalaren ardura den datu pertsonaletako fitxategi batean bilduko dira. Datu pertsonal horien erabilera gure Datuen Babesari buruzko Politikan adierazitakoaren arabera egingo da.

Datu horiek egiazkoak izan behar dute, zehatzak, osoak eta eguneratuak, eta erabiltzaileak izango dira erantzule bakarrak, baldin eta datu horiek faltsuak, zehaztu gabeak, eskasak edo eguneratu gabeak izateagatik kalteren bat eragiten badiete, zuzenean edo zeharka, Iruñeko Udalari edo hirugarren bati.

Emandako datuak zehatzak ez badira, edo osatu gabe badaude, hutsak gerta daitezke eskatutako zerbitzuetan, edo, are, ezinezko bihur daiteke zerbitzu horiek eskuratzeko aukera.

ADINGABEEN DATUEN BILKETA

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.
Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela. Bestalde, 14 eta 18 urte bitarteko adingabeen datuen bilketari dagokionez, Iruñeko Udalak ez du inoiz eskatuko ez datu ekonomikorik ez adingabeen familiei buruzko daturik, datu horien jabe diren pertsonen baimenik ez badu.

DATUEN BABESA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu Datuen Babesari buruzko gure Pribatutasun Politika: www.pamplona.es.

ERABILERRAZTASUNA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Erabilerraztasun Deklarazioa: www.pamplona.es.





Argazkia handitu  +

Argazkia handitu  +

Argazkia handitu  +

Hasiera 
San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoa. Errotazar kalea, z/g. 31014 Iruña Español | Euskara 
Lege-oharra | Pribatutasun politika