Eguraldia Iruñean
Museoa
airetik



   PRIVATUTASUN POLITIKA 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Iruñeko Udalak Izaera Pertsonaleko Datuen tratamenduari buruz daukan politikaren berri ematen die erabiltzaileei:

Webguneko formularioen bidez jasotako Izaera Pertsonaleko Datuen tratamenduak xede du Iruñeko Udalarekin kasuan-kasuan ezartzen den harremanari eustea, bai eta informazio-zereginei eta toki-korporazioak berezko dituen beste egitekoei ekitea ere.

Iruñeko Udalak behar diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartu ditu, eta legeetan galdatzen diren segurtasun-mailak ezarri ditu, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DPBL) eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritakoarekin bat.

Erabiltzaileek formularioak bete edo izapideak egiteko emandako datu pertsonalak zein mezu elektrikoen bidez bidaltzen dituztenak erregistraturik geldi daitezke Iruñeko Udalak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari deklaratutako fitxategietan. Datu horiek zer prozeduratarako eman diren eta hori kudeatzeko erabiliko dira.

Datuen jabeek badute aukera datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubideak gauzatzeko, aipatu Legeak ezarritakoaren arabera, eta horretarako Erregistro Orokorrera jo behar dute (Kale Nagusia, 2 -- 31002 Iruña), edo egoitza elektronikora www.pamplona.es

Adingabeen datuen bilketa

Iruñeko Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei haien datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez, ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

Horrenbestez, inork datu pertsonalak ematen baditu bitarteko horiek baliatuta, formalki adierazten du 14 urte baino gehiago dituela. Bestalde, 14 eta 18 urte bitarteko adingabeen datuen bilketari dagokionez, Iruñeko Udalak ez du inoiz eskatuko datu ekonomikorik, ez adingabeen familiei buruzko daturik, datu horien jabe diren pertsonen baimenik ez badu.

Webguneko irudiak

Iruñeko Udalak, bere Webgunean, informazioa eskaintzen du hainbat ekitaldi, jarduera eta abarri buruz, eta horietako zenbaitetan herritarrek parte hartzen dute. Batzuetan, emandako informazioarekin batera argazkiak edo bideoak jartzen dira, eta haietan pertsonak agertzen dira, identifikatuak edo identifikagarriak.

Erabiltzaile batek irudi horietako batean bere burua ezagutu eta haietan agertu nahi ez badu, eskertuko dugu hori jakinaraztea guri, lopd@pamplona.es helbidera idatzita. Mezuari bere nortasuna egiaztatzeko agiri baten kopia erantsi beharko dio, eta adierazi beharko du bera zer irudi edo bideotan agertzen den eta hori zein ataletan dagoen, webgunean. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera haien gurasoek edo tutore legalek egin behar dute.







Argazkia handitu  +

Argazkia handitu  +

Argazkia handitu  +

Hasiera 
San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoa. Errotazar kalea, z/g. 31014 Iruña Español | Euskara 
Lege-oharra | Pribatutasun politika